Kaixo Loli!!! Maria naiz eta ez Juan. Hemen nire idazlana dago:
Michael Jackson azken belaunaldiko artista oso famatua izan da bere musikagatik eta bere bizitza pertsonalagatik. Alde batetik, bere musika oso deigarria zen eta jendeari edo gustatzen zitzaion edo ez, baina ez ziren hotz geratzen. Bere dantzatzeko modua oso berezia zen eta beste artistek ez dute horrela dantzatzen. Zure gustukoa izan ahal da edo ez, baina ezin da esan berezia ez da.(denik)
Beste aldetik, bere nortasuna oso polemikoa izan zen. Askok sinisten(uste) zuten pederasta zela eta bere azala aldatu zuela zuria izateko. Azken urteetan, hainbat pertsonak esan dute ez zela pederasta eta ez zuela zuria izan nahi.
Nire ustez, pederastiarena dirua ateratzeko zen eta azalarena hitz egiteko zen. Aldizkariek eta paparazziek diru gehiegi irabazi dute. Michael Jackson biktima bat izan da bere bizitza osoan; txikia zenean bere aitak esplotatu zuen eta gero jende guztiak dirua atera dute bera hil arte.
María PerezOso
No hay comentarios:
Publicar un comentario